BESTELAKOAK

“Bziber” lehiaketa asteburu honetan hasiko da

Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko bi proiektu jarri ditu martxan: Bziber Lantegiak (gazteak sareetan trebatzeko ikastaroak) eta Bziber lehiaketa (TikTok sarean euskarazko edukiak sortzeko). Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin sortutako lehiaketa asteburu honetan hasi  (maiatzaren 13an) eta ekainaren 9ra bitarte luzatuko da.

Lehiaketa honek 5. edizioa beteko du aurten, eta iraungo duen lau aste baino gehiagotan gazteek lau erronka ezberdin egin beharko dituzte. Urte honetan, gainera, berritasun modura, gazteek modu pribatuan bidali ditzakete erronkak.

Edizio berri honetan, Asier Burguete, Go!azen telesailaren protagonistetako bat izango da lehiaketaren aurkezlea eta erronken sortzailea. Berarekin batera beste sei euskal tiktoker egongo dira Asierrek emandako erronkak egiten, besteak beste, @Kai_Nakai, @lorea_intxasuti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo.

Lehiaketari buruzko informazio guztia www.bziber.eus webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button