ESZENA

“Burnia” dantza ikuskizuna taularatuko dute Elorrion

Aukeran Dantza Konpainiak Burnia obra eszenaratuko du gaur, azaroak 30, Elorrioko Arriola Antzokia, 22:00etan. Unai Elorriaga idazlearen testua ardatz duen dantza ikuskizuna hamar dantzarik taularatuko dute.

Hala, Edu Muruamendiaraz zuzendari eta koreografoaren agindupean, Ander Errasti,Naikari Galarraga,Ioritz Galarraga,Ane Anza,Ekain Kazabon,Ione Iriarte,Aritz Iglesias,Nerea Gurrutxaga,Martin Barandiaran eta Helis Legorburu dantzariak arituko dira dantzan.

Bilbon eta Bizkaian meatzaritzak iraganeko industrian izan zuen ezinbesteko funtzioa jorratzen du obrak. Hala, burdinoletan eta labe garaietan erabiltzen zen burdin beroak bor-bor segituko du gerren zainetan, hain zuzen ere, Karlistadetan eta Gerra Zibilean.

Aukeran Dantza Konpainiak egun desagerturiko giro hori eszenaratuko du Gernikan. Ikuskizunari buruzko xehetasun guztiak Aukeran konpainiaren webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button