
Ikerketa eszeniko lau proiektuk lortu dituzte Bilboko Udalak, Bilbaoeszenaren bitartez, eman dituen 3.000 euroko bekak. Hogeita hamasei proposamen jaso dira, eta horietarik 10 euskaraz izan dira. Aukeratutako lau proiektuetatik bat erabat euskaraz izango da Haritik zintzilik.
Programak beste proiektu hauek aukeratu ditu: Idurre Azkue dantzari gipuzkoarrak Bailar por bailar proposamena; Idoia Zabaletaren, Tomas Aragayren eta Sofia Asencioren La naturaleza y su temblor performance ibilaldia; Macarena Recuerda artista bilbotarraren Collage lana eta, azkenik, goian aipaturikoa, Asier Zabaleta dantzari eta koreografo bilbotarraren Haritik zintzilik euskarazko lana.
Proposamen hauek 3.000 euroko laguntza jasoko dute eta BilbaoEszenak eskaintzen dituen lekua eta laguntza teknikoa. Horrez gain, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, urriaren 22tik azaroaren 1era bitartean burutuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BAD-en hurrengo edizioaren barruan.