BERTSOTAN

Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketaren ostekoak

Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketako hirugarren edizioa jokatu zen pasa den ostiralean, Etxarri Aranatzeko Karrikestu Elkartean. Bertan, Xumai Murua, Izar Mendiguren, Beñat Gaztelumendi, Saioa Alkaiza, Miren Amuriza eta Julio Soto aritu ziren kantuan. Azken honek, Julio Sotok eraman zuen txapela Beñat Gaztelumendirekin buruz burukoa jokatu ostean.

Handik bidali dizkigute letra hauek. Saio lehiatuan bertsolari guztiek zortziko nagusian, txikian eta koplatan ofizioka jardun zuten, bi punturi erantzun eta hitz bat gaitzat hartuta hamarreko handi bat osatzeaz gain. Koplatan hasitakoan piztu zen batez ere saioa, baina hasieratik entzun ahal izan ziren bertso bikainak.

Lehen urtean Jone Uriak eta bigarrenean Beñat Gaztelumendik txapela irabazi ondoren, aurtengoan garaipenak Nafarroara egin du jauzi. Hortaz hurrengo urtean, laugarren edizioan, Julio Sotok txapela defendatu beharko du.

Giro aparta ziurtaturik egonen da orduan ere, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketaren berezko zeinu bihurtu baita bertsozaleek lehen bertsotik bertsolariak gogoz txalotu eta animatzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button