LITERATURA

Patziku Perurenak “Saski bete intxaur” kaleratu du

Alberdania argitaletxeak Patziku Perurenaren Saski bete intxaur izeneko lanaren aurkezpena egin zuen herenegun.

Argitaletxe horrek adierazi digun bezala, era askotako lanak biltzen ditu liburuak. Egunero bizitzeak eta liburu irakurtzeak eragindako kritika eta gogoetak; gure prentsaz, kulturaz, literaturaz, politikaz, dantzaz, bertsolaritzaz, kirolaz, triperotzaz, sexuaz, utzikeriaz, hipokresiaz, ijitokeriaz eta baita ijitotasunaz ere…
Esaldi aforistikoen bidez zabaldutako iradokizunak eta sumak edo egileak horren gogoko dituen Goizueta eta Leitza bitarteko hiztun xaharren ahotik jasotako zilar hotsa artxiboetako urre-printza galduekin nahastuz moldatutako artikuluak, Patzikuren ohiko estiloan, euskararen beraren bizitasun eta edertasun bila burutuak.

Berez, hainbat aldizkaritan argitara emandako artikulu galduak dira lan honetan Patziku Perurenak bildu dituenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button