IKUS-ENTZUN

Hegoaldeko Sudani buruzko film futbolzalea

Sam Benstead britainiarrak zuzendutako Coach Zoran and His African Tigers (2013) dokumentala proiektatuko da, asteazkenean, uztailak 9, Elorrioko herriko plazan, 22:30ean. Filmak Herbehereetako IDFA saria jaso zuen, 2013an, eta Afrikako futbolaren inguruko lana da. Filma jatorrizko bertsioan pantailaratuko da, gaztelaniazko azpidatziekin.

Elorrioko Kultur Etxeak jakinarazi duenez, Hegoaldeko Sudaneko futbol selekzioaren inguruko lana da: 2011ko uztailean eskuratu zuen herrialde horrek independentzia, 50 urteko guda odoltsuaren ostean. Hala, Zoran Djordjevic eskarmentu handiko entrenatzaileak bertako futbol selekzioa osatzeko enkargua jasoko du, eta filmak, hain zuzen ere, selekzioaren eta entrenatzailearen lehen urtea irudikatzen du.

“Zoranen estilo erasokor baina diktatorialagoak hainbat arazo sortarazizko dizkie futbol federazioari eta politikariei. Independentziaren poz handia amatatzen doan heinean, barne liskarrek, malariak eta krisi ekonomikoak taldeari eragingo diote. Hortik aurrerako kontakizuna komiki absurdu bihurtzen da, nazio berri baten eraikuntzaren erretratu orijinala eginez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button