MUSIKA

Culandra hardcore-punk bandak gurean joko du

 

Bartzelona, Madrid eta Zarauzko musikariek osatu zuten Culandra hardcore taldea 2008an, “nahigabe”. Madrilen eta Bartzelonan kontzertuak egin ostean, asteburu honetan Euskal Herrian izango dira De les barricades a les tragaperres izenburuko LPa aurkezten; disko hori Bartzelonako Zombie Puyol taldearekin erdibana argitaratu dute.

Bi emanaldi egingo ditu Culandrak: bihar, Bermeoko Belleza Malandra tabernan izango da, eta etzi, berriz, Zarauzko Arrano tabernan. Biak ala biak 22:30etik aurrera hasiko dira.

Taldeak hainbat talderekin jo du (Poison Idea, Rot, Estricalla…), eta bere estiloa “punk gordina” da, Blitz, Dead Kennedys, RIP… eta antzeko piztien erara.

Euskaraz, ingelesez, katalaneraz eta ingelesez abesten dute, eta taldekideak hamaika proiektutan aritutako musikari trebe bezain basatiak dira: Budellam, Erantzun, Afganistan yeyes, IAG, The Bite, Execuçio, Kissin kousins, Tort, Zombie Puyol, Humilitate…

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button