BESTELAKOAK

"Ikusi eta Ikasi" programaren zazpigarren edizioa martxan da

Umeentzako euskarazko ikuskizunak prest daude Bilboko Udalaren Euskara Sailaren Ikusi eta Ikasi programaren edizio berriaren eskutik. Gaztetxoek eta txikienek izango dute zer gozatu 30 jarduera baino gehiagotan. Denak euskaraz izango dira, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzeko. Edizio honetan, 3 eta 12 urte bitartekoentzako antzerkia, ipuin-kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak eta bestelakoak antolatu dira. Begoñako eta Deustuko Udaltelgietan, Indautxuko El Carmen aretoan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbaran ikastetxe publikoetan, urtarrilaren 17a eta martxoaren 19a bitartean, garatuko da programa zabala.
Lehenengoz Bilborock aretoa izango da programaren egoitza, Zazpi Kaleetan eta Bilbo Zaharrean dagoen eskariari erantzuna emateko.

Edizio honetan, gurasoek sukaldaritza tailer original bat egin ahal izango dute euren seme-alabekin. Sukaldari profesional batekin errezetak egingo dituzte, modu ludikoan eta hezitzailean. Tailerra euskaraz emango da urtarrilaren 19an Begoñako Udaltegian.
Beste alde batetik, euskaraz ez dakiten gurasoei laguntza eta orientazioa emateko tailer arrakastatsuak berriro egingo dira, seme-alaba txikiekin eskolako lanekin lagundu ahal izateko. Iñaki Eizmendi hezitzaileak erantzuna emango die eguneroko egoerei, kasu praktikoak aztertuta.

Ekimen honen helburua da Bilboko umeen artean euskararen erabilera sustatzea euren aisialdian. Ikusi eta Ikasi programaren beste helburu bat da txikienen artean hezkuntza-balioak, partaidetza, gizalegea eta irudimena bultzatzea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button