ARTEA

“Bosteko” erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon ikusgai

Bosteko erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanoko Zelaieta erakusketa aretoan izango da ikusgai azaroaren 14ra arte. Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioatik iragan ostean, Amorebieta–Etxano izango da Bosteko erakusketa ibiltariaren azken geltokia.

Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat izenburupeko mostra horrek Javier Landerasen argazkiak, Laura San Juanen margolanak eta Mikel Lertxundiren eskulturak biltzen ditu. Erakusketa horretan, “sortzaile horietako bakoitzaren ikuspegi dibergentetik abiatuta shakkei edo mailegatutako paisaia kontzeptu japoniarraren inguruko berrirakurketa bat sortzen da; kontzeptu horren arabera lorategi txikiak proiektatzen dira, baina lorategiaren espazio hutsera mugatzen diren funtzioak integratzeko aukera gaindituz elementu mugakideak ere atzematen dituztenak, hala nola tenpluak eta inguruan izaten duten naturaren ezaugarriak”.

Hortaz, Javier Landerasen (Bilbo, 1965) kasuan, japoniar lorategien hainbat argazki erakusten dira, Shironi Hana (2008) eta Kyoto Rikyu (2008-2012) serieen kasuan bezala. Laura San Juanen (Donostia, 1963) kasuan, naturarekin lotutako proposamenak daude. Azkenik, Mikel Lertxundiren (Berriatua, 1951) piezak  erakusten dira, hango estetika horretara hurbiltzea lortzen dutenak, harrian, egurrean eta burdinan oinarrituta.

“Erakusketa honetarako hautatutako hiru artistek  euren garapen produktiboan oinarritzen dute euren proposamen artistikoen heldutasun esploratzaileak bermatutako ibilbidea, prozesu teknikoetan zein kontzeptualetan oinarrituta. 50eko hamarkadatik 60ko hamarkadaren erdialdera arteko euskal sortzaileen belaunaldikoak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button