IKUS-ENTZUN

Zinea instalazio bihurtuta, Tabakaleran

Tamyka Smith zinegile estatubatuarra Tabakalerako artista egoiliarra izan zen, eta bere proiektuan Gwendolyn Green izenburuko film laburra burutu zuen, zeina Donostiako Zinemaldian estreinatuko den. Tamykak, baina, film laburrarekin lotura estua eta zuzena duen instalazioa ere paratu du Tabakaleran, gaurtik urriaren 1era arte bisitatu ahalko dena.

Filmak Gwendolyn Green filmak bakarrik eta isolatuta bizi den adineko emakume alargunaren bizitza kontatzen du. Istorioaren zati handi bat, hain justu, emakumearen etxeko ezkaratzean gertatzen da. “Telefonoa hartu eta 112 zenbakira hots egingo du beste gizaki batekin konexio bila”.

Bada, Tamyka Smith zuzendariak sukalde horren erreplika ipini du, “erabat interaktiboa”, bisitariek pelikulan kontatzen dena haien azalean senti dezaten: “Sukaldeko kaxoietan askotan erabilitako mahai-tresnak topatuko dituzte eta hormako paperean eskuz idatzitako oharrek Gwendolynen bizimoduaren aztarnak emango dizkiete, telefonoa hartuz gero Gwendolyn berak egingo die ongietorria. Instalazioak biziko duten esperientzia argiak baldintzatzen du, Gwendolynen egunaren une ezberdinak irudikatzen laguntzen du argiaren aldaketak. Egunaren azken orduek, ilunabarrak, filmarekin bat egiteko aukera eskainiko die”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button