ARTEA

“Bosteko 2011” erakusketa ibiltaria Arrigorriagan dago

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua Miren Josune Ariztondok eta Arrigorriaga, Getxo, Leioa eta Basauriko Udaletako ordezkariek,  Elssie Ansareo, Mabi Revuelta eta Eduardo Sourrouille artisten lanekin osatu den Bosteko 11 erakusketa aurkeztu dute aste honetan.
Erakusketa ibiltariaren helburua, Bizkaian izena lortu duten euskal artista plastikoen lana hedatu eta ezagutzea da.

Bizkaiko Lurralde Historikoko lau udalerriren artean koordinatutako erakusketa da, eta hiru artistaren lana erakusten du, norberaren estiloaren erakusgarri diren hiru edo lau artelanekin.
Arte garaikideko erakusketa astelehenean inauguratu zen Arrigorriagako Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, eta gerora, abenduaren amaierara arte, erakusketa  ibiltari ibiliko da Getxo, Leioa eta Basaurira heldu arte.

Bosteko 11k hamalaugarren edizioa izango du, beraz, proiektu sendotua da, ibilbide nabarmena daukana. 1998. urtean sortu zen, Bizkaiko hainbat udalerritan arte garaikideen erakusketen programazioa sustatzeko eta euskal artistei mesede egin eta laguntzeko. Urte hauetan, guztira berrogeita hamahiru euskal artistaren erakusketak egin dira.

Parte hartuko duten artistak honakoak dira:  Elssie Ansareo (Mexiko, 1979) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan; Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan; eta Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970) Basaurin bizi da eta bertan egiten du lan.

Arrigorriagako Udaletxeko Erakusketa Aretoan egongo da irailaren 15etik urriaren 7ra arte; Getxoko Torrene aretoan, urriaren 10etik 31ra; Leioako Kultur Leioan, azaroaren 3tik abenduaren 4ra; eta Basauriko Ariz Dorrean, abenduaren 6tik 31ra.

Show More

Related Articles

Back to top button