MUSIKA

Irlandako doinuak Loraldia Festibalean

Gaur, martxoaren 17an, Saint Patrick ́s Day da, Irlandako jai eguna, eta Loraldia Festibalak Eire Festa izeneko emanaldia ondu du Bilboko Kafe Antzokian.

Hortaz, gaurko eguna, musika festa eguna izango da, Euskal Herriak Eire estimatzen duelako adierazpena. Eta horretarako, Marmara talde lekeitiarrak zabalduko du atea eta irlandarren doinuen errepublikan murgilduko dira ikusleekin batera. Gaelikoz ondutako hainbat kanta a capella kantatuko dituzte. Jarraian, dantza-eztanda egingo dute The Poguesen kanta probokatzaileekin.
Beste aldetik, Arrasatetik datorren The Potes bandak McGowanen melodiak moldatzeko erronka hartu du. Haiekin batera McOnak taldekideak diren Joseba Iturraspe eta Irati Irizar izango dira eszenan.
Hango eta hemengo kantak partekatuko dira festa honetan, eta seguruenik, ezuste bat baino gehiago izango da tartean.

Musika gehiago izango da asteburuan Loraldiaren eskutik, izan ere, igandean, Benito Lertxundi arituko da Arriaga Antzokian. Benito Lertxundik Askatasunari emanaldia eskainiko du bere ibilbide musikal osoaren errepasoa eginez. Benito Lertxundik mende erdi baino gehiago darama agertokietan askatasunari abesten. Diktaduraren garai ilunetan hasi zen, eta gaur egun, XXI. mendean, indar berarekin jarraitzen du. Bere abestiak gure bizitzako soinu-banda bilakatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button