
Hondarribiko Udalak euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko asmoz Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa antolatu du beste behin.
Lehiaketa honek bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Parte hartzeko ondoko baldintzak bete beharko dira: Lanek euskaraz idatziak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
Gaia librea izango da. Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
Bordari Saria Ipuin atalari dagokio. Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez. Ipuin onenak 800 euroko saria eta oroigarria eskuratuko dira. Bigarren sarian, 400 € banatuko dira eta Hondarribia sariak 400 € banatuko ditu. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.
Satarka Sariak Olerkia saritzen du. Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez. Hemen ere, hiru sari izango dira, aurreko atalean bezala, eta kantitate berdinarekin.
Idazlan onenak aukeratzeko, ondoko irizpideak izango ditu kontuan epaimahaiak: Irudimena eta sormena; Testuaren ezaugarri literarioak; Testuaren arintasuna eta koherentzia/kohesioa; Hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberastasuna; Balio ez sexistak eta ez diskriminatzaileak defendatzea eta gizonezko eta emakumezkoen estereotipoak haustea.
Lanak bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da.