BERTSOTAN

Iruñean, Korrika Kulturaren ekimenez, “Enkarguz” ikusgarria

Gaur, martxoak 7, Iruñeko Mendillorri Civivoxean, Xabier Zabala eta Andoni Egaña bikoteak Enkarguz ikusgarria egingo du, Korrikarekin bat eginez, 18:00etan.

“Enkarguz sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena. Kanta bat egiteko enkargua ere bada. Bezeroak horrela nahi badu. Konposizio musikala, letra eta estudioan grabatzeko eskaintza. Musikari profesional zein interesgarri iristen den jendartearekin”.

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko.

Esan bezala, gaur Iruñean izango dira, eta martxoaren 15ean, Beasainen; 30ean, Tuteran; eta 31n, Gasteizen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button