LITERATURA

“Eztabaidak Literaturarekin” saioan, egile eskubide eta jabetza intelektualaz

Bilboko Udalaren Eztabaidak literaturarekin ekimenean, solasaldiaren bitartez literaturako hainbat gai jorratzen dira gonbidatu berezi eta interesgarrien bidez. Gaurko saioan (urriaren 31n) Lorenzo Silva eta Carme Riera idazleak elkartuko dira egile eskubideen, jabetza intelektualaren defentsaren edo pirateriaren inguruan berba egiteko. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Txani Rodriguez kazetari eta idazleak moderatuko du.

Hitzorduan jabetza intelektualarekin erlazionatutako gaiak jorratuko dira. “Bi egileen ezaugarrietako bat jabetza horren defentsa izan da. Centro Español de Derechos Reprográficos CEDRO izenekoak, Lorenzo Silva saritu zuen 2015ean, egile eskubideen eta jabetza intelektualaren alde egindako lanarengatik, teknologia berriek pirateriari aukera berriak zabaldu dizkioten eta egileen babesa are gehiago zaildu duten unean, hain zuzen ere”.

Lorenzo Silvak (Madril, 1966), Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta enpresako abokatu gisa aritu zen lanean 1992tik 2002ra. Kontakizun, artikulu eta literatura saiakera asko idatzi ditu. Carme Riera (Mallorkako Palma, 1948) idazle eta Hizkuntzaren Akademiako Kidea, Literatura espainiarreko katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta unibertsitate bereko José Agustín Goytisolo Katedrako zuzendaria eta Bartzelonako Letra Onen Errege Akademiako osoko kidea ere bada. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button