ARTEA

Mikel Ibarrolaren erakusketa Begira argazki jaialdian

Uztailaren 8a bitarte Mikel Ibarrolaren (Iruñea, 1982) Pasos izeneko erakusketa ikusi ahalko da Durangon abiatu berri duten Begira Photo jaialdiaren egitarauaren baitan. Erakusketa atzo, ekainak 11, inauguratu zuten.

Erakusketa egunekotasunaren zelaian dago txertatuta, eta zelai hori behin eta berriro eratzen da bizitzarekin berez datorren zorigaiztoaren antzera.

Lanak irudi fotografikoa bizitzeko gune sinboliko gisa hartzen du, non bere narratiba existentziaren zatikako izaeran finkatzen den.

 Ibarrolak argazkigintzarekiko duen interesa aldatzen joan da urteen poderioz. Eraldaketa horretan zeresan handia izan du argazkilari nafarrak jaso duen prestakuntzak, baita bere bizi esperientziak ere. Horrela, kezka espresiboen garapena bizi izan du erabat ezberdinak diren egitasmo fotografikoen bidez.

Erakusketarekin loturiko zehaztasun guztiak begiraphoto.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button