LITERATURA

Goiatz Labandibar idazleak “Bekatu” lana plazaratu du

Gaur goizean, Goiatz Labandibar idazleak Bekatu (Erein) izeneko obra aurkeztu du Donostian. Bekatua du bere lehenengo nobela, eta berarekin irabazi zuen Ramiro Pinilla eleberri laburren saria 2021ean.

Liburuan honako hau kontatuko zaigu: “Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da bere Axi. Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu.” Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian. Tragikomedia honetan, protagonistaren ahots organiko eta hordigarriak txundituta utziko du irakurlea”.

Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, 1985), kazetaritzan lizentziatua, komunikazioan eta gidoigintzan aritu da lanean. Literaturan, narrazio laburren bildumak idatzi ditu, hala nola Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (2013), Fotogramak (2016), Hori zen dena (2019),… Poesian ere aritu da eta liburu bat idatzita dauka: Interpretazioak G minorrean (2020). Haur literaturan, Hizkien alde. Manifestua (2022) album ilustratua argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button