BESTELAKOAK

Musika eta zinema “Iparraldea Bertan” ekimenean

Gaur berton abiatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean Iparraldea Bertan jaialdiaren 16. edizioa. Lehen zita honetan, Peio Ospital kantariak kontzertua eskainiko du.

Euskal Herri osoan Pantxoa Carrèrerekin ibili ostean, bide pertsonalagoari ekin dio, eta horixe eskainiko du gaur arratseko kontzertuan, non Arnasa, hatsa, bizia izeneko bere azken diskotik kantu sorta bat eskainiko duen.

Datorren astean beste hitzordu bat programatu dute 19:30etik aurrera, Etxea eta etxekoak izeneko irakurketa musikatuarekin. Bertan Daniel Landart, Kattalin Sallaberry, Pantxoa Etchegoin eta Pantxoa Carrère bilduko dira. Saioan honako idazleen testuak aipatuko dira: Manex Erdozaintzi-Etxart, Eñaut Etxamendi, Iratzeder, Piarres Larzabal, Xalbador, Xabier Amuriza, Joxan Artze, Arantxa Urretabizkaia, Lazkao Txiki eta Gabriel Aresti.

Martxoaren 23an, Maialen kantariak kontzertua eskainiko du. Azkenik martxoaren 30ean, Haien gaztaroan, iragana agerian izeneko dokumental proiekzioa izango da. “Nola egiten da egoiteko betidanik bizi izan den lekuan? Nola jakin hemen dugula bizi nahi?”.

Informazio guztia, Koldo Mitxelena Kulturunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button