
Nafarroako Kultura eta Kirol Departamentuak ia milioi bat euro bideratuko ditu arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreari laguntzeko. Diru-laguntza horien bidez jaialdiak, kontzertuak edo ikuskizunak finantzatuko dituzte. Beste aldetik, diru zati bat garrantzizko erakundeen egiturei eusteko eta haien kultura-jarduera garatzeko ere erabiliko da.
Hortaz, hirugarren sektore kulturaleko elkarte edo fundazioentzako laguntza-deialdiak bi diru-laguntza lerro izango ditu: lehena da sostengua emateko arte eszeniko eta musikalen arloan Nafarroako hirugarren sektore kulturalean aritzen diren entitate garrantzitsuen kultur egiturei, bai eta entitate horiek etenik gabe egiten duten jarduera eta proiektu kulturalen programa osoari ere; eta bigarrena, arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektore kulturaleko entitateei diru-laguntzak emateko, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak antolatzeagatik, horien bidez helburu hauek lortzen laguntzen badute: Nafarroako kultur ondareari eta gizarte ehunari eustea, kalitatezko arte eskaintza askotariko eta inklusibo bat egitea, gizarte eta lurralde irizpideak kontuan hartzen dituena, eta, batez ere, herritar guztiek aukera-berdintasunez eskuratu ahal izatea kultura. Beraz, azken horiek aurrekontu handiko jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak antolatzeko laguntzak izango dira, beti ere, kantitate zehatz baten inguruan.
Deialdia egunotan atera da eta beste hogei egun iragan baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak.
Xehetasun guztiak hemen dituzue.