IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekak “Ezinbesteko Zinema” zikloa programatu du

Nafarroako Filmotekak Ezinbesteko Zinema zikloa egiten du maiz. Hil honetan ez du hutsik egin eta joan den astean film bat pantailaratu bazuen, aste honetan bigarren proposamena dakar.

Zikloak zinemaren historian arrasto gehien utzi dituzten filmak modu ordenatuan erreskatatzen ditu, zazpigarren artea etiketaren merezimendua duten lanak erakusteko. Aurten, ordea, aldatu egin da hautatzeko ohiko formula, eta “Filmoteka izan beharrean, zinemazaleek bidali dituzte aretoan ikusi nahi zituzten filmak, gonbit publikoaren ondoren. Proposamen asko jaso ditugu (200 bat titulu) eta, jakina, ezingo da dena ikusi, baina ziklo honetan programatzen diren filmak zerrenda horretatik aterako dira.”

Ezinbestekoak hautatzeko errepasoa zinema isilarekin hasi zen joan den astean, duela 100 urte ekoitzitako film batekin: Las tres luces.
Bigarren lana, urtarrilaren 27an pantailaratuko da, L’Atalante (Jean Vigo, 1934). 19:30ean hasiko den filma errealismo poetikoa deritzon korronte zinematografikoaren barruan kokatzen da. Errealismo poetikoak, batez ere, “gogo-aldartea ikusi eta erreproduzitzeko modu intimoa islatzen ditu. Errealitate hori biluzik ageri da, artifiziorik gabe, eta lirismo sakona eragitea lortzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button