BESTELAKOAK

Bizkaiko museoetan proposamen erakargarriak datozen egunetarako

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek eta aretoek programa berezi bat eta jarduera-sorta ederra jarri dituzte abian datozen egunetarako,  “lurraldeko baliabide kulturalak sustatzeko asmoz”.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, La Encartada fabrika-museoak, El Pobaleko burdinolak, Muñatones gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak eta Santimamiñek ordutegi bereziak eta adin guztietako publikoarentzako jarduerak eskainiko dituzte.

Arkeologi Museoak (Bilbo) bisita gidatuak antolatzen ditu asteazkenero eta ostiralero Lehoiak elurrean erakustetan. Tailerrak ere ez dira faltako. Aldi baterako erakusketa hau irekita egongo da uztailaren 14ra arte  Mallona Aretoan.
Bermeon dagoen Arrantzaleen Museoan, erakusketa iraunkorra ez ezik, bisitariek aldi baterako Arrainak Bermeon. Izena hartu eta izena emon  erakusketa ikusi ahal izango dute.
Gernikako Euskal Herria Museoak, hainbat tailer ere programatu ditu egun horietarako. Eta, aldi berean, Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean, apirilaren 26an, museoko sarrera doan izango da jende guztiarentzat.
Balmasedako Encartada fabrika-museoren kasuan, Más que piel  erakusketa dago ikusgai, eta bertan, Manuel de Gotor diseinatzailearen obra jasotzen da.
Burdinolak Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko du ostiralean, apirilaren 19an, aparteko bi erakustaldi eginda,  11:00etan eta 12:00etan. Erakustaldi horiek Muñatones Gazteluaren bisitarekin konbina daitezke.
Bakion, Txakolinguneak  umeentzako bi tailer antolatu ditu  apirilaren 24an eta 25ean. Eta  Ondare Aretoaren kasuan irailaren 28ra arte,  El Amparo eta bere sukaldariak erakusketa ikus daiteke.

Azkenik, Rekalde Aretoan, Carlos Cánovas argazkilariaren En el tiempo erakusketa eta barriek 2019 programaren barruan kokatzen den Endika Basagurenen erakusketa daude abian.

Hori eta beste asko, Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button