ARTEA

Bizkaiko museoetan ekimen ugari eskura

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen sareak hainbat ekimen jarri ditu abian sare sozialen bitartez, “jakingura erne mantentzeko eta historiaren eta foru-museoen bildumen ezagutza sustatzeko” helburuz.

Hala, Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, El Pobal Burdinolak, La Encartada Fabrika-Museoak eta Santimamiñek makina bat ekimen eskainiko dituzte beren sare sozialen bidez, jendearen parte hartzea sustatzeko, eta museoen ezagutza zabalagoa bereganatzeko.

Arkeologi Museoak bere bildumenetik sortutako Objektu bat, historia bat ekimena egingo du museoaren objektuekin lotutako irudiak edo bideoak trukatzeko asmoz.
Arrantzaleen Museoaren ekimenak arrantzaren arteak eta teknikak zenbait eduki eta bideoren bidez hobeto ezagutzera gonbidatu nahi ditu erabiltzaileak.
Euskal Herria Museoak, Koadro baten sekretuak ekimen horren bidez, oharkabean pasatzen diren hainbat kontutxo azalduko ditu.
El Pobal Burdinolak, Basoaren eta Uraren Nazioarteko Eguna ospatuko du “presaren, errekaren, banbu-basoaren eta inguruko beste landare-espezie batzuen irudien bidez”.
Bestalde, La Encartada Fabrika-Museoak La Encartada urratsez urrats ekimenaren bidez txapelen produkzioa etapaz etapa erakutsiko du. Gainera, #txapelachallenge erronka zabaldu du, eta txapela jantzita irudiak atera eta fabrika-museoaren facebooken partekatzeko deia egin die herritarrei.
Azkenik, Santimamiñek 6 eta 12 urte bitarteko umeak gonbidatzen ditu beren etxeetatik horma-figurak marraztera, Gure etxea, gure leizea ekimenaren bidez.

Argibide gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu