BESTELAKOAK

Ahotsenearen deialdia astelehenean zabalduko da

Durangoko Azokan Ahotsenea izaten da, euskaldun sortzaileen gunea 2008. urteaz geroztik. Aurtengo deialdia astelehenean, irailak 15, abiatuko da, 9:00etatik aurrera. Hala, bertan parte hartu nahi duten musikari, idazle, argitaletxe eta bestelakoak euren izena emateko parada daukate.

Ahotsenean parte hartzeko bi eskakizunak bi dira: aurkeztu nahi den  lana euskarazkoa izatea, eta 2014an plazaratutakoa izatea. Horretarako, ordu erdiko tarteak daude, aurkezpenak zein zuzeneko ekitaldiak egiteko.

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin (info@ahotsenea.net), eta izen-emateko fitxa ere bete beharko da.

Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak. Literaturari buruzko solasaldiez Edorta Jimenez idazlea arduratuko da. Musikari buruzkoez, ordea, Julen Azpitarte musika-kazetaria. Bestalde, Gotzon Barandiaranek ekimena koordinatzeari utzi dio, eta haren partez, Lutxo Egia idazlea arituko da.

Durangoko Azokaren baitan, abenduaren 5etik 8ra, Ahotseneak 80 zuzeneko emanaldi eta aurkezpen inguru egiteko aukera emango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button