ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdiak egonaldietarako deialdia luzatu du

Erriberriko Antzerki Jaialdiak bi egonaldi edo ikerketako laborategi antolatu ditu Nafarroako arte eszenikoen egile edota konpainia profesionalentzat.

Arte eszenikoetako sormen artistikoaren edozein alderdirekin lotuak dauden proiektuak aurkeztu ahalko dira, eta horien artean baloratuko da proiektuak hezkuntzarako atal bat edo jendearekiko bitartekaritza-programa bat jasotzea.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da. Proiektuak eta eskatutako gainerako dokumentuak programasydifusion@navarra.es helbidera mezu elektronikoa bidalita aurkeztu beharko dira, gaian hau jarrita: Erriberri 2022ko egonaldien deialdia.

Egonaldiaren iraupena uztailaren 15etik uztailaren 31ra arte izango da, eta bat Erriberrin izango da, eta bestea Beiren.

Egonaldi bakoitzak 6.000 euroko gehieneko zuzkidura du (BEZa barne), eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak jarriko du diru hori.

Bestelako jakingarriak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button