BESTELAKOAK

Bizkaiko migrazioari buruzko hausnarketa

Itsasmuseum Bilbaok Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko du Bizkaiko migrazioari buruzko hausnarketarako eta elkarrizketarako jardunaldi batekin, eta hala, gaur berton, hilak 19, proiekzio bat eta mahai-inguru bat antolatu ditu.

50eko hamarkadako mugimendu masibotik gaur egungo errealitatera bitarteko Bizkaiko migrazio-prozesuak aztertzeko ekimen horretan, eta migrazioari buruzko zurrumurruak eta estereotipoak desegiteko xedez, Lanetik auzora filma proiektatuko da. Josune Delgado artistaren ikus-entzunezko pieza horrek Bizkaiko memoria industriala berreraikitzen du, 50eko hamarkadan hasitako Ezkerraldeko migrazio-mugimenduko langileen bizipen intimotik abiatuta.

Ondoren, Josune Delgadok, Angélica Dass argazkilari eta aktibista brasildarrak, Begirune Fundazioko Antropologian doktore den Andrea Ruiz Balzolak eta Soziologian doktore den Xabier Aierdi Urrazak identitateari, memoriari, sustraitzeari, deserrotzeari eta kultur aniztasunari buruzko elkarrizketa izango dute. Horren ostean, mikrofonoa irekiko da, bertaratutakoek beren esperientziak eta gogoetak parteka ditzaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button