IKUS-ENTZUN

Bizkaiko kulturaren balioa dokumentaletan

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kultura zabaltzen duten ikus-entzunezko dokumentalen ekoizpenerako 100.000 euroko poltsa bat eratu du. Eskabideak aurkezteko epea datorren hilean, uztailaren 19an hasi eta abuztuaren 4an amaituko da.

Entitateak beharrezkotzat jotzen du dokumentalak egiten laguntzea, “horien bidez Bizkaiko kultura biztanleriaren sektore gehiagotara zabal dadin, lurraldearen memoriarekin edo adierazpen sortzaile berriekin lotutako alderdietan.”

Diru-laguntzat horiek sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek edota pertsona fisikoek jaso ahalko dituzte.
Proiektuak aurten ekoiztu beharko dira, 2022ko martxoaren 31 arte. Gainera, ekoizpenok jendartera zabaldu beharko dira 2022ko abenduaren 15a baino lehen.

Eskaerak egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabili beharko da (www.ebizkaia.eus/eu/hasiera).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button