LITERATURA

Euskal literatura Bartzelonara joan da

Joan den astean abiaturiko Literaldia jaialdian, Lauaxeta izango da protagonista gaur. Tailer baten bidez, Traduint Lauaxeta al Catalá, Lauaxeta katalaneratuz Lauaxetaren testuak katalanera itzultzeko praktikak egingo dira. Lehenengo saioan, Lauaxetak berak eginiko itzulpen literario eta hitzez hitzeko itzulpen batekin, zazpi poema katalanera itzultzen saiatuko dira zaleak. Bigarren saioan, Lauaxetaren ingurumariari buruzko azalpenak emango dituzte eta poema itzuliak egokituko dituzte.

Horretaz aparte hainbat euskal autorek hango herrialdea bisitatuko dute literaturaz jarduteko, tartean, Iban Zaldua, Kirmen Uribe, Koldo Izagirre eta abar.  Era berean ere, Joseba Sarrionandia, hemen eta han dokumentala ikusteko parada egongo da. Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak Iurretako idazlearen bizitzari eta obrari buruzko lan egin dute.

Egunez eguneko programazioa, Literaldian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button