BERTSOTAN

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketa aurrera

Atsedenaldi txikiaren ostean, martxan dira berriz Eskualdeetako Txapelketak. Datorren zapatuan, ekainaren 2an, Uribe Kostako finala izango da Algortako Villamonte kultur etxean, 17:30etan.

Saio horretako parte hartzaileak honakoak izango dira: Aitzol De Castro, Arrate Illaro, Ekaitz Larrazabal Katxo, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Josu Gotzon Landeta.

Badakizue, lehen atalean puntu gehien lortutako bi bertsolariak pasatuko dira bigarren atalera. Lehen ataleko eta bigarren ataleko puntuaketa metatu egingo dira, eta irabazleak Bizkaiko Txapelketarako pasea lortuko du. Bigarren gelditu dena eta gainontzekoak, lehen ataleko puntuazioaren arabera izango dute sailkatzeko aukera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button