LITERATURA

BizkaIdatz XVI. Literatura Sariak abian dira

BizkaIdatz XVI. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horien zabalkundea egitea du helburu. Lehiaketa horretan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoek aurkeztu ahal izango dituzte bere sorkuntzak, baina beti ere emandako narrazioaren hasierari jarraipena emateko.

Aurten, bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Egizu match, Elena Fernández Alonsok idatzita, eta Los preparadores, Gonzalo Arranz Ayalarena.

Lanak aurkezteko orduan, honakoak kontuan hartu behar dira: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana, eta aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).

Idazlanak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

Oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button