BESTELAKOAK

Neighbor taldeak “Hau” diskoa aurkeztuko du akustikoan Bilbon

Neighbor bikoteak Hau izenburuko lana aurkeztuko du larunbatean, Bilboko Biba! gunean, formatu akustikoan. Maite Larburu (Hernani) biolin jolea eta Josh Cheatham (Seattle) viola da gamba-kontrabaxulariak osatzen dute proiektua, baina larunbateko kontzertuan, Carlos Taroncher klarinete jotzailearen laguntza ere izango dute.

Bikoteak antzinako musika klasikoa du lanbide: Larburu biolinista da, eta Cheatham berriz, viola de gamba-kontrabaxularia. Halere, estudioan elkartzen direnean, pop-etik, klasizismotik zein esperimentaziotik edaten duen musika garaikidea grabatzen dute.

Xabier Montoia musikari eta idazlearen arabera, “Pop musikaren topikoak dioenez, talde batentzat zailena, bere bigarren diskoa sortzea da, batez ere lehendabizikoa arrakastatsua izan bada, Ura patrikan izan zen bezala. Neighborrekoak lasai egon daitezke, ordea, disko zoragarria baita Hau. Bejondeiela!”.

Biba! guneko otsaileko egitaraua honela osatzen da: 9an, Pelax eta  Telmo Trenor kontzertu elektro-akustikoa, Korrika kulturalaren baitan; 15ean, solasaldi literarioa, Gerezi Garratzak liburua, Elena Fernandez idazlearekin; 16an, Azalera taldea, formatu akustikoan; 22an, Barrez blai! umorezko bakarrizketak, Txikiren eskutik; 23an, Korrikaren moda desfilea; eta, azkenik, Biba Aratusteak! jaialdia, egun osoan.

&n

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button