LITERATURA

Olerkarien Eguna apirilaren 2an

Auxtin Zamora idazle porrokatuak kudeatzen duen Hatsa elkartetik oharra jaso dugu esanez apirilaren 2an Olerkarien Eguna izango dela.

Hala adierazi digu berak. “egun hortan, proposatua da Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin plaza edo enparanza bat, hots, nahi duen toki bat aukeratu dezan, bakarrik, edo beste pertsona batzuekin, euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten, nahi duen modura, aurkezteko (irakurriz edo musikatuz, abestuz, margotuz edo abar) irakurmena egiteko.

Jadanik, Euskal Herri osoan, bai eta Estadu Batuetan, Eskozian, Italian, Herbehereetako erresuman, Txekian 20 bat ekimen, egituratuak dira.
Olerkarien egunaren ospatzeko, oraino beste batzuek nahi balukete parte hartu, eskatua zaie lotura bat denen artean, prentsaz eta internetez egiteko, idatzi dezaten, Hatsa elkarteari apirilaren 24a baino lehenago”.

Informazio guztia ekimenaren blogean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button