LITERATURA

“BizkaIdatz Txikia” VII. Haur eta Gazteen Literatura Saria martxan da

BizkaIdatz Txikia VII. Haur eta Gazteen Literatura Sariak literatur sorkuntza bultzatu nahi du gure lurraldeko eskola-umeen artean. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren umeak edo gazteak aurkeztu daitezke, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, edo 6. Mailan, ala Bigarren Hezkuntzako ikasleak baldin badira. Ezin izango dira aurkeztu aurtengo lehiaketara honen aurre-aurreko edizioan saritutako haur eta gazteak. Idazlanak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte luzatuko da.

Lehiaketa honetan, gaur egungo idazle batek hasitako kontakizun bati jarraipena ematen dioten literatura-kontakizunak aurkeztu ahal izango dira; beraz, hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Aurtengo deialdian, parte-hartzaileek kontakizun hauen hasierak hartu beharko dituzte abiaburutzat: Euskarazko modalitatean, Juanra Madariagaren Nuutuk eta hartz zuria kontakizunaren hasiera (Ane Pikazak egin ditu ilustrazioak), eta Gaztelaniazko modalitatean, Emilia Arias Domínguez idazlearen Cuando el mundo se volvió tururú kontakizunaren hasiera.

Kontakizunen luzera gutxienez 4 orrialdekoa eta gehienez ere 5 orrialdekoa izango da. Eskuz idatzita egon beharko dira, letra argiarekin, edo ordenagailuz idatzita, DIN A4 tamainako orrietan. Kontakizunei izenburua jarri beharko zaie, baina ez dira sinatuko. Egilea identifikatu gabe aurkeztu beharko dira.

Oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button