ARTEA

Tapies eta Chillidaren arteko elkarrizketa

CarrerasMugica galeriak tàpies : chillida. elkarrizketa bat izeneko erakusketa jarri du abian otsailaren 15era arte. Bertan, 1955 eta  2002 bitartean egindako 40 lan izango dira ikusgai.

Artista biak urte desberdinetan jaio ziren: 1923an, Antoni Tàpies eta 1924an, Eduardo Chillida, horrexegatik, beren bideak behin baino gehiagotan gurutzatu ziren: “1950eko hamarkadan, Paris jarduera kultural handiko hiri bat zen, guztiz erakargarria artista askorentzat: Chillida Espainiako Ikastetxean egon zen 1948 eta 1950 bitartean,  eta beste urtebetez Villaines-sous-Bois-en. Tàpies, berriz, 1950aren amaieran iritsi zen hirira, eta Saint- Could-en geratu zen 1951ren erdialdera arte. Era berean, 1958an, biek parte hartu zuten Veneziako Bienalaren XXIX. edizioan. Eduardo Chillidak Eskulturako Sari Nagusia jaso zuen, eta Antoni Tàpiesek David E. Bright Foundation Saria eta UNESCOren Sari Berezia”.

Alfonso de la Torrek katalogoaren sarreran azaltzen duenez, Antoni Tàpies eta Eduardo Chillida, “… bidimentsionalaren eta tridimentsionalaren arteko bidaiariak izan ziren. Meditazioak eta halako saiakera espiritual batek zeharkatzen dute bien lana, eta biek begiratzen diote sarri ekialdeko arteari. Espazioarekiko eta bere mugekiko interesa, hutsunea, argia, materia eta isiltasuna, besteak beste, bien lanetan agertzen dira”.

Azken bi urte hauetan, 2023an eta 2024an, bi artisten jaiotzaren mendeurrena ospatu da, eta hainbat erakusketa egin dira, besteak beste, hauek: Antoni Tàpies. La pratique de l’art, Bozar (Brusela), Antoni Tàpies. Retrospectiva, Reina Sofía Museoa (Madril), Eduardo Chillida Convergence, San Diego Museum of Art, eta, aurki, Eduardo Chillida, Eskultura Museo Nazionala (Valladolid).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button