LITERATURA

Joan Mari Irigoienek “Sorgin-Argien Ehizan” poema liburu berria kalean du

Joan Mari Irigoienek Sorgin-Argien Ehizan poema liburu berria, eta Babilonia lanaren edizio berritua kaleratu ditu Elkar argitaletxearekin.

Joan Mari Irigoienek Babilonia bere nobela klasikoaren edizio gaurkotua dakarkigu, Irati Jimenezen sarrera dotore batekin ere. Eleberria XIX. mendeko Euskal Herrian girotuta dago eta Babilonia eta Moabe baserrietako bi familien arteko historia, maitasunak, ezinikusiak eta gorabeherak belaunaldiz-belaunaldi kontatzen ditu. Eleberri horrek urte hartako Euskadi Literatura Saria eta Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zituen

Eta bestetik, Sorgin-argien ehizan poema-liburua ere besapean dakar. Elkar argitaletxeak aurreratu duenez, “Bidaia-kaier baten antzera, Kanariar irletako txokoen tituluak ematen dizkie poemei, baina mamiak ez du hainbesteko zerikusirik hango bazterrekin; izan ere, egileak bere sakoneko kezkak dakarzkigu olerki-itxurapean. Batetik, liburuaren lehen partean, poema sozialak dei ditzakegunak datoz: gerraren eta inperialismoaren arbuioa, injustizia guztien salaketa, handikien kontrako aldarria. Bestetik, bigarren partean, poesia espiritualagoari egiten dio bidea, eta goranahi horren isla da hirugarrengo partea ere, Leiren kokaturikoa eta argitasunezko esperientzia bat kontatzen duena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button