LITERATURA

Bizirik gaudelako pentsatzen dugu hiltzeaz

Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak galderaz beteriko Hile (Elkar) izeneko liburua sortu dute. Liburu ilustratua da eta heriotza du hizpide.

“Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa.
Haurrengan pentsatu du Uxuek aurrenetik: “Hilda egotea zer den ulertzen saiatzen da haurra, eta ihes egiten dio zerbaitek”; liburuaren ekarpena, ordea, ez dago haurrei mugatua, heriotzaren inguruko galdera-erantzunak ez direlako inoiz erabakita geratzen”.

Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak, urteak daramatza literatur munduan murgilduta. Hamaika liburu argitaratu ditu haur nahiz helduei zuzenduak, besteak beste: Aulki bat elurretan (2007), Euli-giro ipuin bilduma (2013), edo Jenisjoplin (2017). Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, Besarkada izenburuko lanarekin. 2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.

Araiz Mesanza (Gasteiz, 1983) artista eta ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta ondoren ilustrazio ikasketak burutu zituen Escola Massanan, Bartzelonan. Ilustratzaile lanetan dihardu 2009az geroztik. 2016tik Oslon (Norvegia) bizi da, non artista eta ilustratzaile bezala lanean jarraitzen duen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button