MUSIKA

Matxura, rock industriala eta metal punk elektronikoa

Matxura taldeak bere estreinako lana plazaratuko du hil honen 23an. Taldea berria da, baina Euskal Herriko metal, punk eta hardcore esparruetako lau musikari ezagunek osatzen dute: Mikel Kazalis (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate, Kuraia), Aitor Abio (PILT), Fer Apoa (El Corazon del Sapo, Kuraia, Estricalla) eta Txarly Diaz (Censura, Anestesia, Gutural, Why Not).

Laukoteak kutsu industriala duen metal-punk estilo jorratzen du oldarkor, alegia, gitarra riff indartsuak, ahots guturalak eta sintetizadore hotzak. Dagoeneko taldearen webgunean kantu bat entzun daiteke.

Laukoteak jakinarazi duenez, honako hauek dira egitasmo berriaren eraginak: Ministry, Atari Teenage Riot, Nine Inch Nails, Godflesh, Nailbomb eta Front Line Assambly.

Diskoa Bonberenea Ekintzak zigiluak kaleratuko du hilaren 23an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button