
Betiko Blues Gaua duela bi urte bertan behera gelditu zen pandemia zela eta. Iaz tabernetako kontzertuak ezin izan ziren egin baina beste toki bat errekuperatu zen horretarako eta bertan aritu ziren The Allnighters eta Baionako Nico Wayne Toussaint armonika-jolearen taldea.
Aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik, Udalak ez du ekintza baztertuta utzi nahi eta apirilaren 2an, larunbatarekin, kontzertu erraldoi bat antolatu da.
Aurten musika beltzaren moldeen hotsak entzuteko parada izango da bi talde berezirekin. Bata Euskal Herriko eta Kataluniako goi mailako musikarien kontzertu akustikoa, eta bestea Espainian kokatutako front-woman afrikarrak zuzentzen duen banda indartsua.
19:00etan hasiko da kontzertua, Joxe Arregi plazan, eta hortxe, Joan Pau Cumellas & Paul San Martin taldea arituko da (piano eta armonika), eta horren ostean, Koko Jeans & The Tonics taldearen txanda izango da.
Berriz, Zizurkil herria blues soinuz beteko da.



