BERTSOTAN

BBTko Bermeoko saioan, Ander Elortegi onena

Ander Elortegik irabazi du Bermeon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko bigarren kanporaketa. Kafe Antzokian jokatu zen sei bertsolariekin osaturiko saioa.  

Aitor Arrutia (Enkarterriak), Ander Elortegi (Busturialdea), Dani de Miguel Avecilla (Uribe Kosta), Imanol Arrutia (Enkarterriak), Jone Larrinaga (Uribe Butroe) eta Julen Ibarguengoitia (Busturialdea) bildu ziren, eta Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi (Durangaldea) epaimahaikideek erabaki zuten Ander Elortegik saiorik onena egin zuela.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta hurrengo asteburuan saio bi egongo dira: Erandion eta Ondarroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button