ESZENA

Gazte eta helduentzat, Bilboko Nazioarteko Txontxongiloen Jaialdia prest

Larunbatean hasi eta azaroaren 28ra arte Bilboko Nazioarteko Txontxongiloen Jaialdia izango da hiri horretako BBK Aretoan eta La Fundicion Bilbao aretoan. Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak 40 urte beteko ditu aurten.

Guztira bederatzi konpainiek, bai estatukoak (Euskal Herria, Andaluzia, Katalunia, Valentzia, Madril) zein nazioarte mailakoak (Grezia, Israel) hizkuntza desberdinetan erakutsiko dituzte euren lanak, eta hala, hiru antzezlan gaztelaniaz izango dira, bi euskaraz, beste hiru hitzik gabekoak, bat ingelesez eta azken batek hizkuntza anitzak erabiliko ditu.

Jaialdiaren egitarauari dagokionez, eta antolatzaileen hitzetan, “ziur gaude publikoak aurkituko duela txotxongiloen eta objektuen antzerkiaren forma eta estetika zabala, bai istorioak kontatzeko, bai horretarako erabiltzen diren baliabide eszeniko eta sortzaileetan. Eszenaratutako diziplinen fusioak mosaikoak konbinatuko ditu, non dantzak eta antzerki fisikoak txotxongiloa aurkitzen duten, objektu arkitektonikoek memoria inspiratzen duten eta musikak istorio atseginak mezu positibo eta sentsibilizatzaileekin gidatzen dituen”.

Antama Pantahou, Bambalina Teatro Practicable, Gorakada, Andrea Diez Reboredo, Wynfynd Marionetas, Yael Rassooly, Andrea Cruz Company, Etcetera Teatro izango dira, besteak beste, parte hartuko duten talde batzuk.

Txontxongiloen Jaialdiak hiriko hainbat auzo ere bisitatuko ditu eta Otxarkoaga, Errekalde, Basurtu-Zorrotza eta San Frantziskon emanaldiak antolatuko dira.
Eta ez hori bakarrik, jaialdiak hiritik herrietara saltoa ere egingo du, eta Bizkaiko zenbait herritan, Lezama, Larrabetzu, Areatza eta Arrigorriagan, ikusgarriak eskainiko dira.

Emanaldiez gain, arte eszenikoen profesionalei zuzendutako ikastaroak eta Master Class-ak ere programatu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button