Nontzeberri

“Classique-Moderne” ziklo zinematografikoa, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak Bilboko Zinematekaren 40 urteak gogorarazten dituen Classique-Moderne zikloaren hirugarren eta azken zatia programatu du martxora bitartean, eta zinemaren historian duten garrantziagatik programatu dira hainbat film. Saio guztiak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin eskainiko dira.

Filmak Golem Alhóndigako aretoan pantailaratuko dira, eta gaur berton, hilak 13, izango da lehen hitzordua Muriel ou le temps d’un retour (Alain Resnais, 1963)  filmarekin. Lan horretan Alain Resnaisek agerian jartzen ditu Frantziako militarrek Aljeriako Independentzia Gerran (1954-1962) egindako torturak.

Datozen asteetan emango diren filmak honako hauek dira: The Bank Dick (Edward F. Cline, 1940), Vargtimmen (Ingmar Bergman, 1968), El Sur (Víctor Erice, 1983), Freaks (Tod Browning, 1932), 2001: A Space Odyssey (Stanley Kubrick, 1968), Letter from an Unknown Woman (Max Ophüls, 1948), Tulitikkutehtaan tyttö (Aki Kaurismäki, 1990), eta Faces (John Cassavetes, 1968)

Zikloaren nondik norakoak, hemen.

Exit mobile version