ESZENA

Internalizazioa eta bere prozesu eszenikoa

Harrobia Eskenak abiaraziko ditu aste honetan urte honi dagozkion lehen tailerrak. 2011rako tailerren helburua aurreko urtean egindakoen jarraipen bihurtzea da, baina Euskaditik eta Espainiako estatutik kanpo nazioartekotzearekin eta mugigarritasun eszenikoarekin lotutako ezagutza eta teknikak sakontzeko bide berriak ireki nahi ditu aldi berean.

Tailerren programa bihar hasiko da, 16:00etan. Lehen horretan, produkzio eta banaketa eszenikoko nazioarteko eragile baten esperientzia eta jardunbidea ezagutuko da. Koen Vanhove-k eskainiko du tailerra. Tailerraren helburua arte eszenikoetako nazioarteko lankidetzako eredu ugari aurkeztea izango da.

Irailaren 21ean, asteazkenan 16:00etan, 2. Tailerra garatuko da. Kasu honetan, produkziokoaren ezberdina den hizkuntza duten herrialdeetan testu-antzerkia antzezteko irtenbide teknikoak ikusiko dira Jordi Planas Vandrell-ekin.

Eta azkenik, ostegunean, irailak 22, 16:00etan, Europako kultur proiektu baten diseinua eta produkzioa aztertuko da Pascal Brunet adituarekin. Tailer honetan, nazioarteko lankidetzako proiektu eszenikoak nola egiten diren eta horretarako eskuragarri dauden finantzaketako aukerak zein diren ezagutuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button