ESZENA

Galdakaoko “Folklore Bizian” Jaialdian, Armeniako eta Uruguaiko taldeak dantzan

Armeniako Bardiner taldea eta Uruguaiko Canalones danza independiente taldea dantzan arituko dira uztailaren 19an, 20an eta 21ean, Galdakaoko Andra Mari eta Oinarin taldeekin batera, herri horretan garatuko den Folklore Bizian Jaialdian.

Armeniako Bardiner folklore-taldearen dantzak “sutsuak, kementsuak, bizkorrak, akrobatikoak eta indartsuak dira eta jauziak, gurpilak edo piramideak egiten dituzte”. Eskuen mugimenduak funtsezkoak dira, atzamarren mugimendu bakoitzak esangura zehatza dauka.
Beste alde batetik, Uruguaiko Canalones danza independiente taldea hogeita bost artistarekin etorri da Galdakaora.  Ospe handiko taldea da eta  kultur ekimen askotan hartu dute parte, Brasil, Argentina eta Paraguain, bai eta Europan zehar ere.

Hortaz, uztailaren 19 eta 20an, 20:30ean, Armeniako Bardiner folklore-taldea eta Uruguaiko Canalones danza independiente taldea eta Andra Mari Dantza Taldea arituko dira dantzan. Uztailaren 21ean, Unkinako kiroldegian, 20:30ean, aipaturiko bi taldeek, kasu honetan, Oinarin Dantza Taldearekin batera jardungo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button