
BIME jaialdiak ehunka kontu bilduko ditu musikaren egoera zertan den aztertzeko. BIME LIVE jaialdiari esker urriaren 24tik azaroaren 2ra bitarte, musikaz beteriko jarduerak izango dira puntako artisten kontzertuekin, tartean, Rubio, Ezezez, Sistema de Entretenimiento, Çantamarta, Juanpalitochinos,….. Ehun jarduera baino gehiago antolatuko dira hiriko areto eta gune esanguratsuenetan.
Beste aldetik, BIME PRO ekimenean hitzaldi programazio zabal eta sakona ondu dute antolatzaileek, “musikaren industriako ahots garrantzitsuenek musika-industria globalaren egungo egoeraren eta etorkizunaren gakoei buruz eztabaidatzeko”.
BIMEren hamabosgarren edizioa da hau, eta “talentu hasiberri disruptiboak eta nazioartean proiekzio handiena dutenak ezagutarazteko showcaseen programazioaz gain, sorkuntzaren beste diziplina batzuetako jardueren eskaintza zabala egingo da, hala nola zinema, dokumentalak, literatura edo argazkigintza. Sarrera libreko programazioa izango da musikazale guztientzat, Bilboko erdialdean bertan kultur proposamen aberatsa eskainita”.
BIME Live jaialdia urriaren 29tik 31ra arte luzatuko da eta hainbat herrialdetako (Alemania, Argentina, Kanada, Txile, Kolonbia, Espainia, Euskal Herria, Hungaria, Mexiko, Herbehereak, Palestina, Peru, Portugal, Dominikar Errepublika eta Venezuela) artistak bilduko ditu.
Goian aipatutakoei, izen hauek gehitu behar zaizkie: Maestro Espada, Murtziako musikariak; LosPetitFellas proiektuan makina-gidari den Nicolai Fella; Txiletik datorren Oye, Elizabeth pop alternatiboko taldea; edo arcade punk doinuak eta sintetizadore itsaskorrak egiten dituen Sistema de Entretenimiento taldea, besteak beste.
Aurtengo edizio honetan, lehen aldiz, musika-industriari eskainitako Aupa sariak banatuko dira ostegunean, urriak 31, Euskalduna jauregian. Musika-industriaren garapenean egindako ekarpenagatik esker ona adierazteko eragileei, beren proiektu berritzaile, arriskatu eta sormenezkoengatik.
Egun guztietako programazioaren xehetasunak: BIME