IKUS-ENTZUN

“Bilborock, rocka baino askoz gehiago” film laburraren estreinaldia

Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendutako Bilborock, rocka baino askoz gehiago film laburraren estreinaldia egingo da uztailaren 6an Bilborock aretoan bertan. Bilboko Udalaren laguntzaren bidez eta Media Attack ekoiztetxearen ekinez sortu da lana, uztailaren 12tik aurrera Filmin plataforman ere ikusi ahal izango dena.

Piezan “azken 25 urteotako Bilboko panorama kultural eta sozialean barrena egindako ibilbidea eskaintzen da, musikaren bidez. Bertan, kulturak uria zelan aldatu duen eta uriak kulturan zelan eragin duen aztertzen da. Helburua Bilboko udal-ekipamenduaren garrantzia azpimarratzea da, gazteentzako kultura- eta musika-eskaintza askotarikoa eta interesgarria bultzatzeko ekipamendua baita”.

Filmak artxiboko irudi asko bildu ditu, eta horietan ere, aretoarekin lotutako pertsonen testigantzak, edota musikaren kulturaren inguruko sortzaileak agertzen dira, tartean,  Frenillo Frakturado, Lova Lois, Juanma Cembellín, Deu Txakartegi, Afrika Bibang, Nenita Danger, José Caecero, Marilú Albizu, Alaitz Arenaza,…

1997ko apirilaren 9an Bilborockek ateak ireki zituenetik, 6.500 ekitaldi baino gehiago hartu ditu (1.300.000 pertsona baino gehiagoko publikoarekin). Aretoak, besteak beste, zinema, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoen ekoizpenak, moda, aurkezpenak, jaialdiak edo hitzaldiak ere hartu ditu. Eta horri gehitu behar zaizkio formatu txikiko jardueretarako espazio paraleloa eta tokiko banda gazteentzako zazpi entsegu-aretoak. Azken horietatik, duela 2 urte soilik berritutako teknologia eta ekipamenduekin, 300.000 erabiltzaile baino gehiago igaro dira.

Gaur egun, Bilborock erreferentziazko lekua da Bilboko eta Bizkaiko kultur sorkuntzan, esperimentazioan, erakustaldian eta zabalkundean, topagune eta ekoizpenerako gune bat ere badelako. Bertan, Freskure, Local-DJs, Igandays, Gazte Egunak edo Femme Bilbao zikloak, eta Caostica, Zinegoak edo Aste Nagusiko Bilbao Metal Pop-Rock Erakustaldia ere egiten dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button