
Bilboko Zirkuituaren XVIII. denboraldiak Otxarkoagako, Castañoseko, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Zorrotzako eta Buiako udaltegiak eta Solokoetxe institutua bisitatuko ditu, bertoko konpainien dozena bat proposamen auzune horietan plazaratzeko.
Ostegun honetan (irailaren 26an) abiatuko da ekimena Otxarkoagako udaltegian, Alopargo Teatroa taldeak George Orwellen fabula ezaguna ardatz hartuta egingo duen lan batekin: Rebelión en la granja. Baina horren ostean, programazio eszenikoaren baitan beste 15 emanaldi antolatu dira. Ikusgarriak La Trascienda Teatro, 7 Grados, Banarte Antzerki Taldea, Loida A. Gómez edo Teatro El Temple taldeen eskutik etorriko dira.
Guztien artean, La Pacheca Collectiveren (Bea Insa) Lo que fue de ellas lan berria azpimarratu behar da, non memoria historikoa berreskuratzeko proposamena egiten den.
Urte amaierara arteko programazioa mota askotako beste proposamen batzuekin osatuko da. Eta hala, komedia, kabaret komiko, zirku edo musikarekin zipriztinduriko lanak ikusiko dira, bertako konpainien eskutik: Teatro El Temple, Juris Tantum, Con la que está cayendo, A trompicones Teatro, Pablo Allende, Bea Insa eta Loida A. Gomez.
Egunez eguneko informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.