ARTEA

“Irribarrearen segada”, Artiumen

Gasteizko Artium museo eta zentroak umorearen inguruko erakusketa inauguratu berri du. Erakusketa Irribarrearen segada izenburupean aurkeztu da, eta Artiumen bildumako 150 obra biltzen ditu. 2016ko abuztuaren 28ra arte dago ikusgai.

Erakusketa umorearen inguruan ardazten da: bere erabilerak arte garaikidean, bere semantikak… Erakusketa umoretsu horren bitartez, bisitariak Artiumen bilduman sakontzeko aukera dauka.

Artelanen harira, azken 30 urteetan egindakoak dira, guztiak Artumen bildumakoak eta umorearen zein ironiaren inguruan sortuak. Hala, Vicente Ameztoy, Joan Miró., Maria Goikoetxea, José Ramón Amondarain, Esther Ferrer eta Carmen Calvo artisten lanak bildu dira, besteak beste.

Erakusketa atalka egituratu da: irribarrearen edo ahoaren ingurukoa (bufoiaren irribarrea, zoroarena…); umore absurdua (errealitatea zalantzak jartzeko eta aukera berriak esploratzeko obrak); umore groteskoa (tabuen inguruko lanak: sexualitatea, erlijio, heriotza, gaixotasuna…); eta, azkenik, umorearen herri-jarduna (aldizkari satirikoak…).

Finean, ez da erakusketa barregarria, ez du irribarrerik eragingo bisitariarengan. Ordea, ikuslearen konplizitatea bilatzen du, desio, perbertsio eta ametsen bidez.

Informazio gehiago: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button