KULTURARTEKOTASUNA

Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 13. Jaialdian parte hartzeko baldintzak

Kultura Communication Desarrollo KCD GGKE erakundeak antolatzen du Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Aurten, bertan parte hartzeko epea zabaldu dute maiatzaren 1era arte.

Urtero egiten da jaialdia, eta “askotariko eta konpromiso sozialez betetako zinema erakusten du, ohiko pantailetatik kanpoko zinema, alegia. Jaialdiaren edukiak lau ardatz tematiko ditu: garapen jasangarria, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta genero-berdintasuna”.

Jaialdia urriaren 14an hasi eta 21ean amaituko da, baina abuztuan eta irailean zenbait film emango dira, jaialdia sustatze aldera. Munduko edozein tokitako pertsona eta talde guztiek aurkez dezakete euren lana, ez baita kontuan hartuko ez jatorria edo nazionalitatea, ez filma beste jaialdi batzuetan aurkeztu den ala ez. Aipatutako lau ardatzetako bat jorratzen duten film laburrak, ertainak edo luzeak aurkez daitezke, fikziozkoak, dokumentalak edo animaziokoak, baian lanak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izango dira.
Uztailaren amaieran, parte-hartzaile guztiei jakinaraziko zaie euren lana hautatua izan den ala ez.

Jaialdiak bere lau ardatz tematikoekin lotutako bederatzi sari emango ditu, eta, gainera, Ikusleen Saria. Sari bakoitza 2.000 eurokoa da; zenbateko hori aldatu egin daiteke, kasuan kasuko erakundeen ekarpenen arabera.

Jakingarri eta betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button