LITERATURA

Aurtengo R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdia

Euskaltzaindiak 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdia egin du. Ohikoa denez bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa. Lanak aurkezteko epea abenduaren 23an amaituko da.

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten sariketa honen helburua idazle gazteak literatura mundura erakartzea da. Saritzen diren bi generotan bi maila ezarri dira: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Sariketara aurkeztu beharreko lanak (narrazio zein olerkiak) euskaraz idatzirik izango dira  ; gainera lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira, eta ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak.
Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali beharko dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira (Plaza Barria, 15/ 48005). Diogun bezala, lanak aurkezteko epea  abenduaren 23an amaituko da. Saridunak nortzuk diren  martxoaren 15a baino lehen jakinaraziko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button