IKUS-ENTZUN

Iazko FANT jaialdiko film labur onenak ikusgai

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren edizio berria iristear dago. Izan ere, gaur bertan aurkeztuko da maiatzaren 3an hasiko den 2013ko edizioaren egitaraua.

Edizio berri horri ongi-etorria emateko asmoz, iazko jaialdiko film labur onenak proiektatuko dira apirilaren 10ean eta 17an Basurtuko Udaltegian.

Lehenengo saioak, apirilaren 10ekoak, euskal zinegileen film labur onenak bilduko ditu. Orotara, 13 lan ikusi ahalko dira, horien artean 2012ko edizioko irabazleak nabarmendu behar dira: Epaimahaiak emandako Euskal Film Labur Onenaren saria lortu zuen Haritz Zubillagaren She´s lost control, eta 2012ko edizioko ikus-entzuleen iritziz film labur onena izan zen Ander Fernándezen El nido.

Bigarren jardunaldian, apirilaren 17an, atzerriko hamahiru film labur ikusteko aukera izango da, tartean, iazko edizioko irabazlea, Jeroen Annokkeé holandarraren Suiker.

Saio biak 19:00etan hasiko dira. Bi emanaldien xehetasun guztiak fantbilbao.net webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button