Bilboko Udalak hari-instrumentuen inguruko Mila Musika Haria musika-zikloaren XV. edizioa abiatu zuen azaroan. Bihar, hilak 5, programaren azken kontzertua izango da.
Azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 19:00etan, Bertendona Institutuan egin dira lau kontzertuak, eta horietan folka, musika klasikoa edo zinemakoa, jazz edo fusio erritmoak entzun dira. Parte hartu duten taldeak, Folk Rippers taldea, Musbika taldea, Juan Crisóstomo De Arriaga XII. Gitarra Lehiaketaren irabazlea Eneko Aristondo, eta Antonio Forcione & Giorgio Serci musikariak izan dira.
Diogun moduan, bihar, abenduaren 5ean, Alazne Uraldek, Eire Larreak, Lucia López Madrazok (dantzariak), Iñaki Lagosek, Pablo de Lunak (biolina), Irati Castrok (biola) eta Elena Escalzak (biolontxeloa) osatutako Soinuak Haizean taldeak, Itsasoa laino dago izeneko kontzertua eskainiko du.
Diziplina anitzeko ikuskizuna da, dantza tradizionala eta garaikidea, musika eta antzerkia batzen dituena, gure portuetako istorioa eta haien andrazko langileenak ekartzeko: sardinerak, saregileakerak, kontserbagileak…..